Zaintza eredua diseinatzeko saio gehiago antolatu dituzte datozen asteetarako

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 29a, 12:12

Pertsona bat ume bati eskua ematen. (Pixabay)

Taldekako bilerak egingo dituzte, horietako bi hilaren 6an, eta beste bi hilaren 13an. Horiez gain, hilaren 5ean, asteartearekin, Orioko zaintza baliabideen mapa aurkeztuko diete herritarrei. Saregile emakumeen etxean izango dira hitzordu guztiak.

Etorkizuneko zaintza eredua diseinatzeko lanetan dabil Orioko Udala herriko hainbat eragilerekin elkarlanean urte hasieratik, eta zaintzari buruzko errealitatea jasotzen duen diagnostikoa esku artean, azken asteetan zaintza komunitateko hainbat sektorerekin ari da lanketa egiten: zaintzaile afektiboekin, gurasoekin, zaintzaile profesionalekin eta zainduak direnekin, zehazki esateko.

Datorren astetik aurrera egingo dituzte bilerak talde horiekin. Bilera guztiak Saregile emakumeen etxean izango dira.

Bilera horien aurretik, datorren asteartean, herritar guztiei zabaldutako saioa egingo dute, Orioko zaintza baliabideen mapa aurkezteko.

Honakoa da bilera guztien egutegia:

Azaroak 5, asteartea:

  • 17:30. Orioko zaintza baliabideen mapa. Herritar guztientzat.

Azaroak 6, asteazkena:

  • 15:00. Zaintzaile afektiboak.
  • 17:00. Gurasoak eta adingabeen zaintzaileak. Zaintza zerbitzua egongo da Txurrumuskiren eskutik.

Azaroak 13, asteazkena:

  • 12:00. Zainduak eta etorkizuneko zainduak. Nola zainduak izan nahi dugu?
  • 15:30. Zaintzaile profesionalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide