Ezohiko udalbatzarra egingo dute bihar Orioko udaletxean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 29a, 08:00

Udalbatzako kideak, udalbatzar bateko gai ordeneko puntu bat aho batez onartzen.

Orioko Udalak 11 puntuko gai ordena zehaztu du biharko udalbatzarrerako. Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean jarraitzeko aukera egongo da atari honetan. Besteak beste, Orioko kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obraren kontratazioaz bozkatuko dute, baita udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduaz ere.

Orioko Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du bihar, asteazkena, 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.

Udalak jakinarazi duenez, 11 puntu izango dituzte hizpide gai ordenean. Honakoak:

1.-2024ko hirugarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2.-2024ko udal aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 6/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kredituak deuseztatzeagatiko bajen modalitatean.

4.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 7/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 8/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

6.-Adjudikatzea, egoki bada, Orioko kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obraren kontratazioa prozedura ireki sinplifikatu baten bidez.

7.-Onartzea, egoki bada, klausula partikularren plegua, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko Zabalgunea izeneko 3. eremuko 3.1. Frontoia jarduketa-unitateko 1.1. partzelaren partaidetza zatiezin bat (%20,32) lehiaketa publiko bidez besterentzeko.

8.-Onartzea, egoki bada, uraren ziklo osoaren kudeaketarako agindua, eta Orioko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren artean horretarako sinatuko den hitzarmena.

9.-Onartzea, egoki bada, klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak, Orioko Udalaren kirol instalazioetako kirol zerbitzuen eta zerbitzu osagarrien kontratuaren lizitazioa arautuko dutenak.

10.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduari.

11.-Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide