Orioko jai batzordeak irailean hasi zituen aurtengo sanikolasak prestatzeko bilerak, eta orain arte egindako hiru saioetan parte-hartze handia izan dute.
Bihar, urriak 29, laugarren bilera egingo dute Kultur Etxean, 19:30ean hasita, programazioaren eta festen antolaketaren azken xehetasunak ixteko.