Mola Mola tabernak, bere 10. urteurrenaren harira, Mola Gala antolatu du larunbaterako. 17:00etan hasiko da festa eta sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, dress code bat (janzkera araudia) ezarri dute bertaratzen direnentzat: "Dotore, distira, maskarak, dena jantzi, ezkontza baterako baino gehiago". Asteburua igaro ondoren, taberna itxita egongo da denboraldi berria hasi arte.
Gainera, festaz gain, maskara lehiaketa ere antolatu dute. Lehenengo saria irabazten duenak, gau osoan zehar doako edaria izango du; bigarren saria kuadrila osoarentzako edari txartelak izango dira; eta hirugarrena, bikote batentzako xanpain botila.
Gaua girotzen arituko dira Xanti, Fran, Esku, Hidalgo eta Pizarro DJak.