Udalak Eusko Gudari kaleko espaloia berritzeko lanak hasi ditu

Julene Sorarrain

Hasi dira Eusko Gudari kaleko espaloiaren lanak. (Orioko Udala)

Inguruko bizilagunei pasabide bat utziko zaie, obrak irauten duen bitartean, etxeko sartu-irteerak segurtasunez egin ahal izateko. Lanek 3 aste iraungo dutela aurreikusi du udalak.

Orioko Udalak berriketa lanak hasi ditu Eusko Gudari kaleko espaloian, bigarren zenbakiko atalondoaren parean, hain zuzen. Lanek eragina izango dute oinezkoen pasabidean, baina ibilgailuen zirkulazioa ez da etengo. Udalak, arrisku-egoerak saihesteko, seinaleak jarriko ditu eta horiek errespetatzea eskatzen die herritarrei.

Inguruko bizilagunei pasabide bat utziko zaie, obrak irauten duen bitartean, etxeko sartu-irteerak segurtasunez egin ahal izateko. Lanek 3 aste iraungo dutela aurreikusi du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide