Festa batzordeak sanikolasak prestatzen jarraitzeko hirugarren bilera egingo du gaur, Kultur Etxean. Ohi baino pixka bat beranduago izango da, 19:30ean hasita. Besteak beste, festetako omendua hautatzeko proposamenak aztertuko dituzte, baita abenduaren 5etik 8rako egitaraua itxi ere. Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.