Arrantzale Eguna baloratzeko bilera egingo dute

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 10a, 17:09

Duela bi urteko Arrantzale Eguneko irudi bat.

Bileran San Pedro festetan egindako ekitaldiez hausnartuko dute egun hori antolatzen parte hartzen duten eragileek.

Arrantzale Eguna baloratzeko bilera egingo dute egun hori antolatzen parte hartzen duten eragileek. Hitzordua datorren astean izango da, hilaren 17an, ostegunarekin, 19:00tan Salatxo aretoan.

Eragileez gain, antolatzaileek esan dute "interesa duen edonor" gerturatu daitekeela bilera horretara. 

Arrantzale Eguna San Pedro jaietan, ekain amaieran egin zuten, eta orduan antolatzaileek eskerrak emateko honako gutuna plazaratu zuten. Izan ere, herritar eta eragile andanak parte hartu zuen egitasmoan. Orioko Udalak ere eskerrak eman zizkien, besteak beste egun horretan parte hartu zutenei, ohar bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide