Autopista azpiko aparkalekuaren zati bat itxita egongo da aste honetan

Julene Sorarrain

Neurketa lanak egin behar dituzte autopistako zubian eta asteazkenera arte luzatuko dira.

Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak hainbat neurketa egin behar ditu autopistako zubian, eta azpiko aparkalekua libratu beharko da horretarako. Lan hauek asteazkenera arte luzatuko dira. Tarte horretan, aparkalekuaren zati bat itxita egongo da, eta ibilgailuek ezingo dute bertan aparkatu. Eremua seinaleztatuta dago asteburutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide