Festa batzordeak sanikolasak prestatzen jarraitzeko bilera egingo du bihar

Julene Sorarrain

Iazko San Nikolas jaiak. (Orio Guka)

Kultur Etxean izango da bilkura, 19:00etan hasita. Urrian zehar jaietako programa biribiltzen jarraituko dute.

Irailaren 17an elkartu zen festa-batzordea aurtengo San Nikolas festetako programa lantzen hasteko. Bihar, urriaren 1ean, bigarren saioa egingo dute. 19:00etan izango da, Kultur Etxean, eta udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko. Urrian zehar hiru bilera aurreikusi dituzte, egitaraua borobiltzen joateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide