Auzolanera deitu dituzte oriotarrak Gurera Orio eta Ostargi elkarteek, haima saharar bat egitea helburu. Gobernuz kanpoko erakundea da aurrenekota, eta jostunen elkartea, bigarrena, eta helburu nagusia izango da haima mota hori egitearen jakintza ez galtzea, "jende gutxik baitaki egiten", azaldu dutenez. Hala, Monin eta Fatima Sid Ahmed ama-alabek erakukitsiko dute nola josten den haima. "Gaur-gaurkoz, Orioko bi emakume sahararrek bakarrik dute ezagutza hori, eta horregatik, auzolan honekin ezagutza hori oriotarrekin eta belaunaldi berriekin elkarbanatu nahi dute".
Deia gizonezkoei ere helarazi diete: "Saharan emakumeak bakarrik aritzen dira haima egiten, baina Orion gizonak ere animatu nahi ditugu herriko plazara bertaratzera eta laguntzera".
"Lan saioetan musika eta giro onik ez da faltako", azpimarratu dute antolatzaileek.
Egunak zehaztuta
Auzolanerako egunak zehaztuta daude, nahiz eta ez dakiten ziur zenbat denbora beharko duten haima osatu ahal izateko. Hala, printzipioz bost larunbatetan elkartuko dira, urriaren 12an hasita –urriak 12, 19 eta 26; eta azaroak 2 eta 9–. Egun horietan, 10:00etatik 13:30era ariko dira josten Herriko Plazan, eskuz nahiz makinarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurreneko saioa oihalak mozteko baliatuko dute nagusiki, eta