Gizon bat atxilotu dute bikoteari eraso egin eta taberna bateko bezeroak labana batekin mehatxatzeagatik

Erredakzioa

Larunbat goizaldeko 4:30ean gertatu ziren jazoera horiek, Alde Zaharrean kokatutako taberna batean, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Gizon bat atxilotu dute Orion bikoteari eraso egin eta taberna bateko bezeroak labana batekin mehatxatzeagatik. Larunbat goizaldeko 4:30ean gertatu ziren jazoera horiek, Alde Zaharrean kokatutako taberna batean, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Iturri horiek azaldutakoaren arabera, gizona oso oldarkor zegoen, eta labana bat atera zuen momentu horretan tabernan zeuden pertsonei mehatxu egiteko. Ertzaintza gerturatu zen bertara, eta atxilotuta eraman zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide