Roque Bellini eta Julio Sanrizz izango dira gaur arratsaldean groove doinuekin Mola Mola tabernako terraza alaitzen. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.
Txuri Party, larunbatean
Larunbatean ere izango da musikaz gozatzeko aukera Mola Molan, izan ere, Txuri Party festa antolatu dute udari amaiera emateko. Bertan izango dira Tobal, Valac, Esku eta Xanti Dj-ak pista girotzen. 16:00etan hasiko da festa eta gerturatzen direnek zuriz jantzita joan beharko dute, jaiaren gaiarekin bat egiteko.