Orioko Udalak azken urteetan bidegorri sarea osatu nahian eta honen harira, mugikortasun arazoak dituztenen garraioentzako aparkaleku esklusiboak jarri dituzte herrian zehar. Aparkaleku hauek jartzeko diru-laguntzak jaso dituzte Gipuzkoako Aldundiaren aldetik, eta eskakizun bat bizikletentzako aparkaleku bakoitzean gutxienez aparkaleku esklusibo bat ipintzea izan da.
Elbarrituen autoentzako erreserbak dauden moduan, herriko bizikleten aparkalekuetan ere ibilgailu berezientzako erreserbak egongo dira hemendik aurrera. Mugikortasun arazoak dituztenentzako nahiz helduek haurrak eramateko dituzten bizikleta eta trizikloentzako dira aparkaleku hauek. Oraingoz 12 eremutan kokatu dituzte, eta urria amaitu arte jarraituko dute gehiago kokatzean herrian zehar.