Miriam Mendoza ipuin kontalaria Orioko Kultur Etxean izango da

Julene Sorarrain 2024ko ira. 22a, 10:30

Saioa urriaren 14ean izango da eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute liburutegian. 

Orioko Udalak eta Kultura sailak antolatuta, Miriam Mendoza ipuin kontalariak haurrentzako saioa eskainiko du datorren hilean. Kultur Etxean izango da eta gerturatu nahi duen orok aurretik izena eman beharko du liburutegian. Saioa urriaren 14ean, astelehena, izango da, 18:00etan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide