Reggae Gaua alaitu du Hereje Fighters taldeak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 15a, 11:00

Urtero bezala, OST Orioko Surf Taldeak Reggae Gaua jaia antolatu du, eta atzo, larunbata, surf elkartearen lokal aurrean festa giroa izan zen nagusi iluntze eta gau partean. Musika izan zen protagonista, baina jan-edana ere egon zen aukeran, eta giro ederra sortu zen bertaratu zirenen artean. Aurrena DJ Mikek eskaini zuen emanaldia, gero Hereje Fighters taldeak kontzertua, eta azkenik, 01:00etan, Akerrave Silent Party hasi zen. (Argazkiak: Iñigo Gaiton)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide