'Slackline' soka gaineko oreka saioa egingo dute larunbatean errioan

Julene Sorarrain

'Slackline' saio bat Herriko Plazan. (artxibokoa)

Larunbatean izango da saioa, 11:00etatik 15:00tara bitartean.

Talaimendi Mendi Elkarteak antolatuta, slackline edo soka gaineko oreka saioa egingo dute irailaren 14ean, ostiralean, Orioko errioan. Saioa 11:00etan hasiko da eta gerturatzen direnei neoprenoa ekartzea gomendatu die elkarteko kideek. Eguerdiko 15:00ak arte izango dute aukera herritarrek ekintza honetan parte hartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide