Liburutegiko arduraduna ordezkatzeko deialdia zabaldu du udalak

Julene Sorarrain 2024ko ira. 10a, 14:00

Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Orioko Udalak deialdia zabaldu du liburutegiko arduradunaren ordezkoa bilatzeko. Hainbat asteko ordezkapena izango da, eta interesdunek curriculuma bidali beharko dute Lanbideren bidez; hau da deialdiaren kodea: 162024010189. Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da. Horrez gain, atzo iragarri bezala, liburutegiak goizeko ordutegia mantenduko du irailaren 20ra arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide