'Aspanogiko bandera pirata ibiltaria' egitasmoa Orion izango da hilaren 23tik 29ra bitartean

Julene Sorarrain 2024ko ira. 10a, 10:00

Aspagoni elkartearen fundatzaileak. (Aspagoni)

Urrezko begizta eta piraten logotipoa duten pankartak jarriko dituzte herrian zehar, haur minbiziaren sentsibilizazio hilabetea ikusgai jartzeko helburuarekin.

Aspanogik, beste urte batez, haur minbiziaren sentsibilizazio hilabetea ikusgai jarri nahi izan du Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen inplikazio eta laguntzarekin, Aspanogiko bandera pirata ibiltaria izeneko ekimenaren bitartez. Horretarako, urrezko begizta eta piraten logotipoa duten pankartak jarriko dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan eta interesguneetan. Orion irailaren 23tik 29ra bitartean jarriko dituzte. Eskualdeko beste herrietan ere egingo dute egitasmoa, hala nola, Zarautzen eta Azpeitian.

Ekimen honen bidez udalerri gehienetara iritsi nahi da, kontuan hartuta haurren minbiziaren errealitatea Gipuzkoako edozein udalerritan gerta daitekeela.

Aspanogi Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusia da adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzuna emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen dira ASPANOGI elkarteko kideak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide