Ostargi elkarteak joskintza tailerrak antolatu ditu 2024-2025 ikasturterako. Ikastaroak adin guztietako herritarrei zuzenduta daude, eta saioak urritik ekainera arte izango dira. Tailerretan haur-joskintza, quilling-a, kakorratza, puntua, patchwork-a, amigurumiak eta patroigintza landuko dituzte. Ikastaroak Ostargiren lokal berrian (Kaia kalea, 5) izango dira; oraindik berritze lanetan dabiltza.
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 699-20 44 94 (Marian) edo 605-74 86 67 (Rosaura) zenbakietara deitu daiteke baita ostargielkartea@gmail.com helbidera idatzi ere. Elkartearen egoitza berria Kaia kalea, 5 helbidean izango da ikasturte honetatik aurrera.