Oriok gainditu du erronka: 55 lagunek eman dute odola

Onintza Lete Arrieta

Odol ateraldia non den adierazten duen kartela.

Ostiralean odola emateko hitzordua jarrita zegoen Orion, eta horren harira, Orioko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei deia egina zien, helburua zelako 50 ateralditara iristea. Bada, 61 pertsona joan ziren anbulatoriora odola emateko asmoz, eta horietatik 55 lagunek eman ahal izan zuten.

Orioko Odol Emakeen Elkarteak "eskerrak" eman dizkie ostiralean odola ematera anbulatoriora joan ziren "pertsona guztiei". Izan ere, erronka jarria zieten herritarrei, 50 ateraldi lortzeko. Bada, 61 lagun bertaratu ziren, eta horietatik 55 pertsonek odola emateko aukera izan zuten. Erronka gainditu du Oriok, beraz. 

Ohar gisa, elkarteak esan du gizonezkoen jertse bat ahaztuta utzi zuela norbaitek ostiraleko hitzorduan, eta elkarteko kideekin harremanetan jarri beharko dute hura berreskuratzeko (Karmele, 657 72 46 90).

Hurrengo odol ateraketa abenduaren 4an, asteazkenarekin, izango dela jakinarazi du elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide