Igandean amaituko da txu-txu trenaren zerbitzua

Julene Sorarrain 2024ko ira. 6a, 10:00

Txu-txu trena. (Orioko Udala)

Igandean eskainiko ditu udako azken joan-etorriak txu-txu trenak. Datorren astetik aurrera, bestalde, erabilera datuak jasoko dituzte eta zerbitzua eskaini duen enpresarekin balorazioa egingo du udalak. Ondoren, ekarpenak egiteko epea zabalduko da.

Ekainaren 24an jarri zen martxan txu-txu trenaren udako zerbitzua, eta igandearekin, egingo ditu azken joan-etorriak.

Udan zehar zenbait eskaera jaso ditu udalak, eta zerbitzua hobetzeko neurriak hartu ditu. Hala nola, trenaren ibilbidea luzatu egin du eta txartelak erosteko aukera izan da, TAO makinetatik.

Datorren astetik aurrera, bestalde, erabilera datuak jasoko dituzte eta zerbitzua eskaini duen enpresarekin balorazioa egingo du udalak. Ondoren, ekarpenak egiteko epea zabalduko die herritarrei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide