Ikasturte berriko jardueren egitaraua argitaratu du Karela kiroldegiak

Julene Sorarrain

Karela kiroldegia. (Orioko Udala)

Ikastaroak irailaren 23an hasiko dira eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

2024-2025 ikasturteko kirol eskaintza osoaren egitaraua argitarau du Orioko Karela kiroldegiak. Ikastaroen artean, aerobik, total training, cycling eta igeriketa daude. Jardueren nondik norakoaren informazio gehiago behar ezkero, hala nola, zer eta nola landuko den edo ikastaroak norentzat bideratuta dauden, kiroldegira jo daiteke (Erribera kalea, 1). Ikastaroak irailaren 23an hasiko dira eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide