Uda amaitu da eta Saregile Orioko Emakumeen Etxeak ireki ditu berriz ateak. Kurtso berriari begira, hainbat proposamen ezberdin ekarriko dituzte, horien artean datorren astean egingo dituzten sexu eta bikote aholkularitza saioak.
Saioak irailaren 11n izango dira eta Libe Osa sexologoak zuzenduko ditu. Saregilek bere sare sozialetan jakinarazi duenez, gerturatu nahi duenak hitzordua har dezake jada.
Bestalde, Emakumeen Etxeak gogorazi du irailaren 2tik 13ra bitartean (hilaren 11n izan ezik), goizez bakarrik egongo dela irekita, 09:30etik 13:00etara.
Sexu aholkularitzaren saiorako hitzordua hartzeko, Emakumeen Etxera jo daiteke (Kale Nagusia, 17, Piliku Plaza) baita sare sozialen bitartez mezua idatzi ere.