Jon Errasti Aldapa-Orio taldeko txirrindulariak master mailako Munduko Txapelketa jokatu zuen atzo, igandea, Aalborg (Dinamarka) hirian. 50-54 urte bitarteko proban parte hartu zuen oriotarrak, eta 158. postuan sailkatu zen, 03:57:06 denbora eginda.
Txirrindularia martxoan sailkatu zen Munduko Txapelketara Vila-Realen (Herrialde Katalanak) jokatu zuten The Millars UCI World Series lasterketan. Atzo, 151 kilometroko lana egin behar izan zuten txirrindulariek, 1.200 metroko desnibel positiboa gaindituz. Nicola Loda italiarrak irabazi zuen proba 03:37:45 denbora eginda, eta Trinidad eta Tobagoko Emile Abraham izan zen bigarrena sei segundora. Errasti irabazleagandik hemeretzi minutu eta 21 segundora sartu zen helmugan.