Orbegozo azpitxapeldun gelditu da Abuztuak 31 Txapelketaren finalean

Aitziber Arzallus

Orbegozo eta Ortiz de Urbina sariak eskuetan zituztela atzo, Donostia. (Utzitakoa)

Orbegozok eta Ortiz de Urbinak osatutako bikoteak 22-16 galdu dute Donostiako Trinitate plazako pilotalekuan jokatutako finala.

Orbegozok eta Ortiz de Urbinak osatutako bikoteak 22-16 emaitzarekin galdu zuten atzo Donostiako Trinitate plazako pilotalekuan jokatu zuten Abuztuak 31 Txapelketaren finala. Aurkariek markagailuan abantaila handia hartu arren, haiengana hurbildu eta 16-17 ipintzea lortu zuten lan handia eginda, baina partidaren azken txanpan aurkariak gehiago izan ziren, eta 22 tantoetara zuzenean iritsi ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide