Gozatu ederra hartu dute gaur goizean Antilla hondartzan surfean aritu diren lagunek. Berdin-Berdinak elkarteak Orioko Surf Taldearekin elkarlanean surf saio inklusiboa egingo dute , beste urte batez, eta arrakasta ederra izan du. Arrakasta parte hartzeari dagokionean, eta baita asetze mailan ere.
Oriotarrak ez ezik, aniztasun funtzionala duten inguruko herrietako makina bat neska-mutil animatu da neoprenoa edo likra jantzi eta OSTko surflarien gidaritzapean surfaz gozatzera. Ohol gainean jarri, etzanda, eserita eta ausartenak zutik, eta olatuetan irrist egitera. Bikain pasatu, eta itsasertzera iritsi ahala, berriz errepikatu nahi zuten esperientzia. Irribarrea nagusitu da haien ahoan, eta irribarrea itsasertzean begira eta argazkiak ateratzen ari ziren gurasoen begietan.
Jardunaldia lagunarteko hamaiketako batekin biribildu zuten. Izan ere, olatu guztiak ezberdinak dira, baina itsaso barruan orok gozatzen du berdin.