Saregile Emakumeen Etxeak astelehenean irekiko ditu berriz ateak

Julene Sorarrain 2024ko abu. 31a, 15:00

Saregile Emakumeen Etxea. (Guka)

Egun hauetan partekatuko dute informazio gehiago ikasturte berriari begira. 

Saregile Orioko Emakumeon Etxeak bere ateak irekiko ditu astelehenean, izan ere, uztailaren 12tik itxita egon da. 

Hala eta guztiz ere, Emakumeen Etxeak indarkeria matxista kasueratarako Orioko Gizarte Zerbitzuen datuak partekatu zituzten herritarrekin sare sozialen bitartez. 

Uztailean partekatu zuten lehen ikasturtearen balorazioa, eta positiboa izan zela azaldu zuten. Eskaini zituzten zerbitzu guztietako datuak eman zituzten, eta indarkeria matxistaren 13 kasu artatu zituzten azken bederatzi hilabeteetan. 

Erabiltzaileen iritziak jasotzeko galdetegi bat osatu zuten kurtso amaieran eta erantzunak oso positiboak izan ziren. "Emakumeen etxeak harrera oso ona izan du herrian, esperi genuena baino azkarrago hartu du martxa eta komunitate polita sortu da etxearen inguruan", azaldu zuten bertako arduradunek. 

Egun hauetan zehar partekatuko dute kurtso berriko informazioa beraien sare sozialetan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide