Irailaren 21ean eta 28an jokatuko dituzte denboraldiko aurreneko partidak Orioko Futbol Taldekoek

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 31a, 08:00

Emakumeen iazko lehen taldea. (Utzitakoa)

Gorengo Mailan daude gizonezkoen nahiz emakumezkoen lehen taldeak. Gizonezkoek etxean hasiko dute liga hilaren 21ean, eta emakumezkoek astebete geroago abiatuko dute txapelketa.

Orioko Futbol Taldeko futbolariak hasiak dira lanean, iraila amaitu aurretik hasiko baitituzte 2024-2025 denboraldiko ligak. Gorengo Mailan daude gizonezkoen nahiz emakumezkoen lehen taldeak, eta hilaren 21ean etxean abiatuko dute liga gizonezkoek. Lezoko (Gipuzkoa) Allerru taldea hartuko dute Mendibeltz zelaian.

Emakumezkoek astebete geroago, hilaren 28an, jokatuko dute aurreneko jardunaldia, baina klubak oraindik ez daki etxean ala kanpoan izango duten partida, ezta aurkaria nor izango den ere.

Taldeen entrenatzaileei dagokienez, emakumezkoen taldea Aitor Arregi Ximel-ek gidatuko du, eta gizonezkoen lehen taldea, berriz, Joseba Agirrek. Gizonezkoen bigarren taldea, azkenik, Joseba del Olmok gidatuko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide