Alde Zaharra klubak antolatuta, hilaren 7an hasi zen Donostiako Trinitate Plazan jokatzen den Abuztuak 31 Txapelketa. Edizio honetan, kadete, jubenil eta senior mailetako partidak jokatu dira, baina partida ofizialen aurretik beti egon da kimu edo haur mailako partida bat ere, eta bertan Alde Zaharreko klubeko pilotariak egon dira.
OSPELEko Lorenz Orbegozo aiarrak, Errenteriako EPLE elkarteko Ortiz de Urbina atzelari duela, txapelketako finala jokatuko du gaur, ostirala, 16:45ean hasita. Ilunpeko A. Egiguren eta Oiarpeko Olaiz bikotea izango dute aurkari.