Arraunzale ugari erakarriko ditu datozen bi igandetan, irailaren 1ean eta 8an, Donostiak. Bi egun horietan jokatuko dute Kontxako Bandera, eta milaka izango dira Gipuzkoako hiriburura hurreratuko diren zaleak. Hauen joan-etorriak errazteko, tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte Euskotren eta Lurraldebusek.
Tren zerbitzuak:
Zumaiatik Donostiara: 08:00, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:11, 10:30, 11:00 eta 11:11.
Donostiatik Zumaiara: 12:50, 13:50, 14:20, 14:50, 15:20, 15:50, 16:20, 16:20 eta 17:20.
Autobus zerbitzuak:
Zerbitzu bereziak egingo dira Getaria eta Donostia artean. 9:30ean eta 10:15ean zerbitzu horiek Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8 autobidea hartu eta Donostiara Antigua auzotik iritsiko dira.