'Momiak' filma Herriko Plazan emango dute eguraldi iragarpena dela eta

Onintza Lete Arrieta

'Momiak' filmaren irudi bat.

Hondartzan ziren ematekoak animaziozko filma, baina Orioko Udalak oraintsu eman du aldaketaren berri bere sare sozialetan.

Zinema Kalean programaren barruan, Momiak animaziozko filma eskainiko die gaur 21:30ean Orioko Udalak herritarrei. Hitzordua Antilla hondartzan zen berez, baina eguraldi iragarpena tarteko, saioa Herriko Plazara tokialdatzea erabaki du udalak.

Familia osoarentzako filma da Momiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide