Surf saio inklusiboa antolatu dute larunbat goizerako

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 29a, 08:00

2022an egin zuten saio amaierako talde argazkia. (Jokin Iriondo)

Berdin-Berdinak elkarteak antolatu du saioa Orioko Surf Taldearen laguntzarekin, eta parte hartu nahi duenak izena emateko aukera dauka.

Larunbat goizean Antilla hondartzan surf saio inklusiboa egingo dute Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak, eta herritarrak animatu dituzte saioan parte hartzera.

Hitzordua 10:00etan jarri dute, eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du 647 82 13 91 (Miren) telefono zenbakira deituta edo idatzita.

Aurreko urteetan ere antolatu izan dute halako saioa Antillan, eta partaideek gozatua hartu izan dute olatu artean jolasean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide