Gazte Festetako taldeak bertso afaria antolatu du hilaren 30erako Etxeluze gaztetxean. Afariko orduari dagokionez, 20:30ean hasiko da. Bertan, Aitor Zubikarai, Naia Arrizabalaga eta Aitor Salegi bertsolariak izango dira. Nahiz eta aurtengo Gazte Festak bertan behera geratu, hurrengo urterako indartsuago itzultzeko hainbat ekintza egiten jarraituko dute.
Afariko menua honako hau izango da: entsalada, kalabaza purea, arroza barazkiekin, falafelak, patata purea, kafea eta kopa. Helduen sarrera 12 eurokoa da; haurrena, berriz, 8 eurokoa. Izena emateko, formulario bat sortu dute. Bertan, izen-abizenak jartzeaz gain, bakoitzak dituen alergiak ere idatz daitezke antolatzaileei jakinarazteko.