Azaroaren 23an egingo dute Palestinarekin tekno-punk erresistentzia jaialdia

Ihintza Elustondo

Etxeluze gaztetxea.

Etxeluze gaztetxeak iragarri duenez, azaroaren 23an egingo dute musika jaialdia, Etxeluzen bertan.

Etxeluze gaztetxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Palestinarekin tekno-punk erresistentzia jaialdia egingo dute aurten hirugarren urtez, eta musika festaren data ere iragarri dute: azaroaren 23an, larunbatez, izango da, Etxeluzen. Data gordetzeko eskatu dute gaztetxeko ordezkariek, baina oraingoz, ez dute informazio gehiago eman; aurrerago jakinaraziko dituzte jaialdiaren xehetasunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide