Ostiral honetan 'Troia' antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da hondartzan

Onintza Lete Arrieta

'Troia' antzezlana.

Orioko Udalaren udako programazioaren barruan eskainiko dute Kamikaz Kolektiboaren antzezlana.

Ostiral arratsalderako hitzordu berezia dago prestatuta Antilla hondartzan: Troia antzezlana. 19:00etan hasiko da Kamikaz Kolektiboaren lana, eta herritarrek zein bisitariek doan ikusteko aukera izango dute. Orioko Udalak antolatu du, udako programazioaren barruan.

Datorren astean ere izango da zer gozatua hondartza inguruan, Momiak filma eskainiko baitu udalak asteazkenean, hilak 28, 22:00etan, Zinema Kalean programaren barruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide