Joseba Aranburu, txapeldunorde Getarian

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 7a, 14:00

Joseba Aranburu eta Apaolaza, atzo Getarian. (Utzitakoa)

Salbatore Txapelketa finalak jokatu zituzten atzo arratsaldez Getarian. Apaolazarekin bikotea osatuta finalera heldu zen oriotarra, baina ezin izan irabazlearen txapela jantzi.

Esku pilotako Salbatore Txapelketaren 35. aldiko finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Getariako salbatoreetako egitarauaren barruan. Kadete, gazte eta 23 urtez azpikoen mailatan jokatu zituzten partidak.

Arratsaldeko azken partidan, Apaolazak eta Joseba Aranburuk osatutako bikoteak Etxanizen eta Garmendiaren aurka jokatu zuten. Norgehiagoka 22 eta 10 emaitzarekin amaitu zen Etxanizen eta Garmendiaren alde. Partidaren hasieran lehiatua eta berdindua izan zen, baina erditik aurrera ihes egin zuen markagailuan txapelketa merezimenduz irabazi duen bikoteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide