Ospele pilota elkarteko Joseba Aranburuk 23 urtez azpiko Getariko binakako txapelketako finala jokatuko du gaur 17:30ean. Oriotarrak astebetean jokatuko duen bigarren finala izango da, Hernaniko VI. Papelera Zikuñaga lehiaketan txapela eskuratu baitu berriki.
Txapelketa osoan Tolosa klubeko Perurena bikote duela aurrean aritu da Aranburu, baina gaur, finalean Hernaniko Apaolazarekin arituko da. Etxaniz-A. Garmendia bikotea izango dute aurkari.