Hernaniko VI. Papelera Zikuñaga txapelketako finalak jokatu dituzte gaur goizean Gipuzkoako herri horretan, eta Ospele pilota elkarteko Ibon Aranalde eta Joseba Aranburu aritu dira nor baino nor lehian, Aranalde urrezko mailan eta Aranburu zilarrezkoan.
Urrezko mailako finalean Aranaldek Tolosa klubeko Altuna izan du bikote, baina ezin izan dute txapelik jantzi, 12-22 galdu baitute J. Alberdi-Labaka bikotearen kontra.
Zilarrezko mailako finalean, berriz, Aranburuk Hernaniko Deskarga izan du bikote, eta garaipena lortu dute 22-12 irabazita Gorostidi-Iriarte bikotearen aurka.