OBBri zaildu egin zaio liga irabaztea

Onintza Lete Arrieta

OBBko jokalari bat Mendibeltzeko norgehiagokan. (OBB)

Igandean Mendibeltzen jokatutako bi norgehiagokak galdu egin zituen Rivasen aurka. Dena den, asteburu honetan azken aukera izango du Rivasen etxean, eta esperantzarik ez dute galdu oriotarrek.

OBB Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeari aldapa gora jarri zaio ligako titulua eskuratzea. Ohorezko Mailako Sofbol Liga Nazionaleko play offetako aurreneko lehia igandean jokatu zuten etxean, Mendibeltzen, baina Rivas gehiago izan zen, eta bi partidak irabazi zituzten madrildarrek.

Azken bi partidak haien etxean jokatuko dituzte larunbat honetan, eta lautik hiru lehia irabazten duenak irabaziko du liga ere.

Garaipena zaila izan arren, esperantzarik ez dute galdu oriotarrek, eta irabaztera joango dira Madrilera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide