Ligako azken estropada jokatu du asteburuan Orioko beteranoen Badok 13 taldeak, eta denboraldiari amaiera borobila eman dio. Izan ere, larunbatean jokatutako Getxoko XX. Beteranoen traineru estropada irabazi zuen, 10:16,87 denbora egin ondoren. Honenbestez, estropada ez ezik, liga ere lortu dute oriotarrek.
Atzetik izan zuten Fortuna 10:22,43 denborarekin, eta Getxoko traineruak lortu zuen hirugarren postua 10:27, denborarekin.