Orio B zortzigarren sailkatu da Santurtziko estropadan

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 27a, 17:45

KAE 1 Orio (Josu Zelaiaran)

Zumaiak bigarren bukatu du, eta Zarautzek zazpigarren postuan. Estropada San Juanek irabazi du.

KAE 1 ligako zazpigarren jardunaldiaren barruan, Santurtziko 45. Ikurriña izan dute gaur eguerdian jokoan, eta beste behin, San Juan izan da jaun eta jabe. Zumaiako Telmo Deun ontziak gerra pixka bat ematen dion arren, gainerakoen aldean koska bat ala bi gorago daudela bistakoa da. Zumaiak Donibanekoei eutsi die lehen luzean, baina bigarrenean ere, baina hirugarren luzerako ezinezkoa izan da.

Enbata trainerua, aldiz, ez da asmatzen ari azken asteburuetan. Joan den astean seigarren izan zen eta gaurkoan zazpigarren bukatu du, eta horrek sailkapenean postu bat galduarazi dio; bosgarren tokitik seigarrenera jaitsi dira, Itsasoko Ama puntu bakarrera dutela goitik. Gaurko estropadako bigarren txandan, hirugarren izan dira, Itsasoko Amaren eta Pedreñaren atzetik, hurrenez hurren.

Orioko bigarren ontziak, bere aldetik, estropada dotorea egin du. Lehen txandan nagusitu da, Hondarribia, Camargo eta Deustu atzean utzita; ondorioz, zortzigarren bukatu dute gaur, Zarauzten atzetik. Sailkapen orokorrean azken postuan jarraitu arren, hainbat putu lortu dituzte, eta une honetan Deusturengandik bi puntura jarri da eta Portugalete eta Hondarribiarengandik lau puntura.

  ELKARTEA DENBORA  
SAN JUAN - CMO VALVES 20:04:26  
ZUMAIA DELTECO 20:09:48  
CR ITSASOKO AMA AE 20:15:53  
SDR PEDREÑA 20:20:43  
LAPURDI ANTTON BILBAO 20:24:26  
ARKOTE OCCIDENT 20:25:59  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 20:37:04  
CRO ORIO 20:42:69  
CAMARGO 20:50:38  
10º ORSA HONDARRIBIA 20:52:73  
11º PORTUGALETE 21:02:43  
12º DEUSTO - BILBAO 21:04:11

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide