Getxon eta Lekeition lehiatuko dira Orioko bi traineru nagusiak asteburu honetan

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 27a, 09:00

(Aitor Arrizabalaga)

Gaur arratsaldean Getxon izango dira estropadak, eta bihar eguerdian, berriz, Lekeition.

Bizkaian lehiatuko dira asteburu honetan Orio Arraunketa Elkarteko gizonezoken eta emakumezkoen traineru nagusiak. Getxon jardungo dira gaur –Euskotren ligako estropada 17:25ean hasiko da eta Eusko Labelekoa 18:21ean– eta Lekeition, berriz, bihar –Euskotren ligakoak 11:25ean eta Eusko Labelekoak 12:21ean–.

Sailkapen orokorrean goialdean dira bi taldeak. Hain zuzen, Orioko bi taldeak hirugarren postuan dira gaurkoz. Emakumeen traineruak, 48 puntu ditu –Tolosaldearekin berdinduta–. Arraun Lagunak jarraitzen du lider, 64 punturekin.

Gizonezkoei dagokienez, 72 puntu ditu etxeko traineruak, eta aurretik ditu Zierbena (86 puntu) eta Urdaibai (93 puntu).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide