Bihar gutxieneko zerbitzua eskainiko du udalak

Andrea Zipitria

Orioko udaletxea.

Santiago eguna da gaur, eta udal langile askok zubia egingo dute. Horregatik, bihar, ostiralarekin, gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu udalak.

Gutxieneko zerbitzua eskainiko du Orioko Udalak ostiralean, zubia dela eta. Bertatik azaldu dutenez, ondorengo zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte bihar:

  • Udal-erregistroari lotutako eskaerak bideratuko dira (SIR bidezko erregistrorik, ordea, ezin izango da egin).
  • Errolda-ziurtagirien gaineko tramiteak.
  • Bulego teknikoan langile bat egongo da, kontu urgenteak bideratzeko.
  • Udal-liburutegia irekita egongo da.
  • Udaltzainek normal egingo dute lan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide