OBBk etxean izango du liga irabazteko aurreneko aukera bihar goizean

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 27a, 16:00

OBBko jokalari bat partida batean. (OBB)

Rivas iazko ligako txapeldunaren aurka lehiatuko dira Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldekoak, eta hurrengo asteburuan haien etxean jokatuko dituzte beste bi partida; hiru irabazten dituenak irabaziko du liga ere. Oriotarrak animatu dituzte biharko partidak ikustera eta taldea babestera.

Denboraldi bikaina egiten ari da aurten OBB Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldea, eta asteburu honetan borobildu nahi du amaiera, non eta etxean. Izan ere, Liga Nazionaleko finala jokatuko dute Mendibeltz zelaian Rivas talde madrildarraren aurka.

Oriotarrek azaldu dute hamarkada bat baino gehiago zela final honetara sailkatzen ez zela, eta gogotsu daudela erronkaren aurrean: "2013tik ez gara inoiz play-off finaletara klasifikatu, eta gogo asko dugu ligako titulua eskuratzeko. Ez da erraza izango, Rivasek bost denboraldi daramatzalako jarraian irabazten, baina ez dugu etsiko".

Horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte bihar 11:00etan Mendibeltz zelaian jokatuko diren partidak ikustera eta etxeko taldea animatzera. Bi partida jokatuko dituzte Mendibeltzen, eta hurrengo asteburuan, beste bi Madrilen, Rivasen etxean. Hiru partida irabazten dituenak altxatuko du titulua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide