Reale Arenara joan-etorriak egiteko autobusean izena eman nahi dutenek azken egunak dituzte

Andrea Zipitria

Artxiboko irudian, realzale batzuk Salatxon pandemia garaian.

Hilaren 30era arte izango da horretarako aukera, Uranga burdindegian.

Laster hasiko du denboraldia Realak, eta Orioko zaleek autobusa antolatzen ari dira aurten ere –Aiakoak ere badira tartean– Reale Arenako partidetara joan-etorriak egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, autobuserako izen-ematea uztailaren 30ean, datorren asteartean, itxiko da. Uranga burdindegian egin beharko da inskripzioa.

Zerbitzua antolatzen duten hirugarren urtea izango da, eta aurtengo kuota 190 eurokoa dela jakinarazi dute.

Autobusa herriko autobus geltokian hartu ohi dute, "beti partida hasi baino ordu eta laurden lehenago, eta itzulera partida amaitzean izaten da". Puntual ateratzen direla jakinarazi dute.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide