Ura eskatu, ura jaso

Onintza Lete Arrieta

"Bota ura" oihuka aritu ziren atzo goizean kalez kale Txurrumuskiren udalekuetako haur eta gaztetxoak, eta baldeka urak bota zizkieten herritarrek etxeko balkoietatik nahiz saltoki aurreetatik.

Beroa iragarrita zegoen atzorako, eta Txurrumuskiren udalekuetan dabiltzan haurrak eta gaztetxoak urarekin freskatzeko prestatuta joan ziren udalekuetara; bainujantziak, txankletak eta toallak hartuta, "bota ura" oihuka aritu ziren kalez kale, eta eskatutakoa jaso zuten, hainbat herritarrek bota baitzieten baldeka ur etxeetako balkoietatik nahiz saltoki aurreetatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide