San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur eguerdian HHko eta LHko dozenaka haurrek Txurrumuski aisialdi taldearen eskutik.
LHkoek jokoak egin dituzte aurrena, eta HHkoek, berriz, maskarak, zezenaren muturraren formarekin. 11:30 aldera elkartu dira denak pergolan, zezenei bezala, eguzkiari ere izkin egiteko.
Taldeka egin dute entzierroa umeek, eta LHkoek korrika saio txikia ere egin dute pergolatik atera, kiroldegi aldera jarraitu, eta frontoi aldetik, berriz pergolara iristeko.