Bihar jarriko dituzte salgai Bisiguaren Festako bi otorduetarako txartelak

Andrea Zipitria

Turismo bulegoan jarriko dituzte eskuragarri, 8:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 10 laguneko mahaiak erreserbatu ahal izango ditu. 

Aste bat besterik ez da geratzen Bisiguaren Festa ailegatzeko, eta udalak iragarri duenez, bihar, larunbatarekin, jarriko dituzte salgai bi otorduetarako txartelak –larunbateko bazkaria eta igandeko bazkaria–, turismo bulegoan, 8:00etatik aurrera. 

60 euroko prezioa izango dute, eta lehen egun horretan oriotarrek soilik izango dute txartela erosteko aukera. Momentuan bertan ordaindu beharko dira sarrerak, txartelarekin edo eskudirutan. Pertsona bakoitzak mahai bat erreserbatu ahal izango du gehienez. 10 laguneko mahaiak dira; gehienez ere, 11 pertsona sartu daitezke, estuago. 

Egun bakoitzean 220 pertsona inguruk jango dute plazan. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide