Orio bigarren izan da Euskotren ligaren estreinaldian

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 29a, 20:10

Orioko emakumeen trainerua, Donostian (Bermeo Arraun Argazkiak)

Eusko Label ligan, estropada txukuna jokatu dute gizonezkoek, bosgarren postuan sailkatuta, eta faboritoekin lehiatzeko prest daudela erakutsi dute.

Denboraldiari hasiera eman diote Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruek. Bi ligetako ontziek Galiziako uretan lehiatuko dira asteburu honetan, eta gaur arratsaldean A Coruña hiriko bandera izan dute jokoan; bihar eguerdian, berriz, Bueun izango da estropada. 

Euskotrenen estreinaldian Arraun Lagunak izan da garaile, 11:00,30ko denborarekin, eta Orio bigarren izan da. Hala ere, aipatu beharrekoa da Donostiako taldeak aise irabazi duela; izan ere, 12 segundoko aldea atera die mirotzei. Aipatu bi traineruak lehen txandan lehiatu dira Galiziako bi ordezkariekin batera: Cabo da Cruz eta Tiran.

Bigarren txandako azkarrena Tolosaldea izan da, Oriorengandik ia segundo bakarrera, eta haren atzetik helmugaratu da Donostiarra; sailkapenean Tolosaldea hirugarren eta Donostiarra laugarren. Aipatu lehen lau taldeek gainerako lauekin alderatuta beste maila batean daudela erakutsi dute gaurkoan.

1. DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 11:00,30
2. ORIO ORIALKI 11:12,62 
3. TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA 11:13,48 
4. NORTINDAL DONOSTIARRA 11:17,90 
5. HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 11:29,98 
6. CR CABO DA CRUZ 11:38,32 
7. HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:51,54 
8. SD TIRÁN PEREIRA 11:54,30

Gizonezkoen Eusko Label ligan, iazko oilarrek euren paparrak harro erakutsi dituzte. Ongi borrokatuta, ordea, Gorka Aranberri patroiak gidatzen duen Urdaibai izan da nagusi. Hala ere, Oriok pozik egoteko moduko estropada jokatu du. Bigarren txandan aritu da Donostiarra eta Zierbena bezalako aurkari zuzenekin, eta hirugarren bukatu du, baina sailkapen nagusian bosgarren postu interesgarria bereganatu du.

Bigarren txandan lehiatuko den trainerua izateaz harago, faboritoei gauzak zail jarriko dizkiela erakusi dute gaurkoan. Mirotzak bide onetik hasi dira, orain hegal egin behar du.

1. BERMEO URDAIBAI 20:14,24100.00
2. ORSA HONDARRIBIA 20:26,10 
3. AMENABAR DONOSTIARRA 20:28,36 
4. ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 20:36,72 
5. ORIO ORIALKI 20:42,18 
6. GETARIA 20:45,16 
7. LEKITTARRA ELECNOR 20:53,92 
8. ONDARROA KIDE 20:54,32 
9. KAIKU BEREZ GALANTA 20:56,84 
10. CR CABO DA CRUZ 20:58,92 
11. SAN PEDRO - HARRI 20:59,88 
12. C.M. BUEU - SIMEI 21:16,74 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide