Kirol Eskaladako Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Lur eta Manex Guenetxea anaiek, zailtasuneko modalitatean. Arroyomolinos herrian (Madril, Espainia) aire librean aritu dira horma eskalatzen, eta Lur Guenetxea Espainiako txapeldun izan da 14 urtez azpiko kategorian –12 urte ditu–.
Manex Guenetxea anaia, berriz, 18 urtez azpiko kategorian lehiatu da, eta hamabigarren egin du.
Biak Euskadiko txapeldun izan ziren beren kategorietan maiatzaren erdialdean Derion (Bizkaia) jokatu zen txapelketan.